×
HILAME. Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosoprografia bat.

Leinuak

Arsenio Dacostak 1997an defendatu zuen doktore-tesirako erabili zuen datu-basean (2004an argitaratua; doan eskuratu daiteke formatu elektronikoan 2015etik) oinarritzen da HILAMEk irekian eskaintzen duen datu-base hau.

LEINUAK

 

FileMaker-ekin diseinatu zen jatorrian, eta leinua du item nagusia, leinutzat harturik Lope García de Salazarrek Libro de las buenas andanças e fortunas liburuan identifikatu zituen familia-egitura eta egitura politiko oro.

Datu-base sekundario hau HILAMEren datu-base prosopografiko nagusiari lotzen zaio eta hura elikatzen du; dokumentalistei aukera ematen die Erdi Aro berantiarreko euskal dokumentazioan ezagutzen diren leinuetako indibiduoak identifikatzeko.

Bizkaiko Jaurerrian bizi izan ziren leinuei buruzko informazioa ematen du datu-baseak. 133 leinuren beste hainbeste fitxa indibidualizatu daude, baina 66k bakarrik dute irudikapen grafiko esanguratsu baterako adina informazio seriatu.

Fitxa bakoitzak hogei bat eremu ditu, zeinek leinua identifikatzen baitute alderdi hauen arabera: lurraldea eta beste leinu batzuk, karguak eta errenta-iturriak, kideen basailutza-loturak, etab.