LEGE-OHARRA ETA ERABILERA-BALDINTZAK
Webgunearen titulartasuna
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (IMEGZL) 10. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da hilame.info webgunea (aurrerantzean, “Webgunea” edo “HILAME”) honen titulartasunekoa dela:
Erakundea: HILAME. Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosopografia bat ikerketa-proiektua
Erakunde arduraduna: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Helbidea: Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa (Bizkaia)
Harremanetarako helbide elektronikoa: hilame.info@gmail.com
Webgunearen helburua: Izaera ez-komertzialeko ikerketa-proiektu akademikoa, Erdi Aroan dokumentatutako pertsonei buruzko datu prosopografikoak bildu, aztertu eta zabaltzen dituena eta humanitate digitalen inguruko eztabaida eta garapena bultzatzen dituena.
Lege-ohar honek arautzen ditu hilame.info webgunean sartzeko, nabigatzeko eta hura erabiltzeko baldintzak, baita haren edukia (barne direla testuak, datu-baseak, irudiak, grafikoak, kodea eta hartan integratutako bestelako edozein elementu) erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere. Webgunean sartzeak edo hura erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dute eta berekin dakar hemen jasotako baldintzak onartzea. Erabiltzeak ez baditu baldintza hauek onartzen, uko egin beharko dio webgunea erabiltzeari.
Webguneko edukiaren titularrak dira HILAME edo proiektuan parte hartzen duten egileak eta kolaboratzaileak, ez bada aurkakorik adierazten. hilame.info webgunean argitaratutako materialek Creative Commons Attribution Non-Commercial Sharealike 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) nazioarteko lizentzia dute, berariaz bestelakorik adierazten ez bada. Beraz, askatasunez partekatu eta egokitu daitezke, baldin eta:
Erakundeen logotipo, marka eta izenak (adibidez, EHU eta beste erakunde laguntzaile batzuk) industria-jabetzaren alorrean indarren den legediak babesten ditu eta ez daude Creative Commons lizentziaren barruan.
Zer esan nahi du horrek?
Gure edukia Interneten erabili, kopiatu, zabaldu eta nahas dezakezula, betiere zure proiektuan aipatzen bagaituzu, ez baduzu irabazi ekonomikorik lortuko hartatik eta zuk ere mota horretako lizentzia erabiltzen baduzu. Gainerako erabilera guztiak debekatuta daude, ez bada proiektu-zuzendarien berariazko baimen idatzirik eskuratzen. Hori bada zure kasua, idatzi hilame.info@gmail.com helbidera, eta aztertuko dugu.
Nola aipatu behar gaituzu?
Formula laburtu honen bidez:
Dacosta, Arsenio; Díaz de Durana, José Ramón; Paz, Agurtzane (zuz.). HILAME. Kapareak, nekazariak, merkatariak. Lurralde kantauriarren Erdi Aro berantiarreko prosopografia bat. uuuu/hh/ee(e)(a)n kontsultatua. Eskuragarri hemen: https://www.hilame.info/
Zergatik erabiltzen dugu lizentzia hau?
HILAMEk ikerketa historikorako sarbide libreko baliabide erabilgarrien multzo bat eskaintzen du. Datu, metodologia, tresna eta prototipoak argitaratu ditugu Interneten, sortzen ari den jakintza sarean modu librean zabaltzen lagundu nahi dugulako. Argitalpen horiek diseinatu eta garatzeko, gure aurretik bidea hasi zuten askorengan oinarritu gara, bihotzez eskertzen baitiegu. HILAMEren logotipoa, aplikazio grafikoak eta irudiak ere erabil daitezke CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren arabera.
HILAME ikus dezakezu erabiltzeko eta zabaltzeko ondasun komun gisa, eta gonbidatzen zaitugu interesatzen zaizuna zure plataformetan partekatzera.
Lizentziaren salbuespenak
CC BY-NC-SA 4.0 lizentzia ez zaie aplikatzen HILAMEn erabilitako hirugarrenen obrei; adibidez, proiektu eta ekitaldi lotetsiei buruzko komunikazioetan erabili ditugun eskuizkribuen edizioei, katalogo dokumentalei, testuei eta irudiei. Eduki horiek ezin izango dira erreproduzitu, zabaldu, eraldatu eta komunikatu, egilearen berariazko baimenik gabe.
HILAME diseinatzeko, kode irekiko HTML eta PHP softwarea erabili da, GNU GPL lizentziarekin. Une honetan, CMS bat erabiltzen dugu WordPressen, baita HILAMEren prosopografia lantzeko neurrira egindako aplikazio bat ere. Software librearen eta HILAMEren aplikazio espezifikoen garapen horiek «Gizarteak, Prozesuak, Kulturak (VIII.-XVIII. mendeak)» Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Talde Finkatuaren jabetzakoak dira; dena den, horrek ez ditu indargabetzen proiektuan parte hartu duten diseinatzaile eta informatika-garatzaileen (ikusi Lantaldea) eskubide moralak.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du hilame.info legearen, fede onaren, ordena publikoaren eta baldintza hauen arabera erabiltzeko. Debekatuta dago:
Webgunearen titularrak eskubidea du arau hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei sarbidea ukatzeko.
Tratamenduaren arduraduna: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Xedea: HILAME proiektuari lotutako kontsultak, lankidetzak eta komunikazioak kudeatzea eta datu historiko prosopografikoak argitaratu eta kontserbatzea, ikerketa-helburuekin bat etorriz.
Oinarri juridikoa: interes publikoa bilatuz eta ikerketa zientifiko eta historikoko helburuekin egindako misioa (DBEOren 6.1 e) eta 9.2 j) artikuluak).
Eskubideak: nahi duen orok datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta eramateko eta haiei aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete EHUren aurrean (dpd@ehu.eus); “Datuen babesa HILAME” adierazi beharko dute gaian.
Erreklamatzea: interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).
Formularioen bidez eta mezu elektronikoetan jasotako datu pertsonalak erabateko konfidentzialtasunez tratatuko dira eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra edo zerbitzuaren mantentze-lanetarako premia teknikoa dagoenean izan ezik.
HILAME ez da alderdi hauen erantzulea:
Titularrak aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu edo eguneratu ahal izango ditu edukiak; beti saiatuko da eskainitako informazioaren fidagarritasun eta kalitate zientifikoa zaintzen.
Beste orri batzuetarako eta hirugarrenek kudeatutako baliabideetarako estekak izan daitezke webgune honetan. Esteka horiek informatiboak soil-soilik dira. HILAMEk ez ditu kontrolatzen eta bermatzen kanpoko webguneen edukiak eta uko egiten dio haiek erabiltzetik eratorritako edozein erantzukizuni.
Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezko cookie teknikoak eta cookie analitikoak erabil ditzake hilame.infok, zerbitzua hobetzeko. Nahitaezkoak ez diren cookieen instalazioaren berri emango zaio erabiltzaileari, zeinak haiek onartzeko edo baztertzeko aukera izango baitu, Cookieen politikarekin bat etorriz; zabaltzen den oharraren edo baimentzeko banneraren bidez lotutako orri espezifiko batean dago politika hori.
HILAMEk eskubidea du lege-ohar hau edozein unetan aldatzeko, araudiaren aldaketetara edo webgunearen aldaketa funtzionaletara egokitzeko. Helbide honetan bertan argitaratutakoa izango da beti indarreko bertsioa.
Lege-ohar hau Espainiako legeriak arautzen du. Webgunearen sarbidetik eta erabileratik erator daitekeen edozein eztabaida konpontzeko, alderdiek adosten dute Bilboko (Bizkaia) epaitegien mende jarriko direla berariaz, indarreko legediak ez badu bestelakorik xedatzen.
[Azken eguneratzea: 2025eko azaroa]