×
HILAME. Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosoprografia bat.

Esker onak

Eskerrik asko Francesca Tintiri eta Ángeles Líbano Zumalacárreguiri, Prosopography of Anglo-Saxon Englanden eta Corpus on-line de Vasconian, hurrenez hurren, izandako esperientzia partekatzeko prest egon direlako.

Consuelo Villacorta Machori, Libro de las buenas andanças e fortunas (Lope García de Salazar) liburuari egin zion edizio kritikora erabateko sarbidea eman digulako.

Rosa Moreno Pelayori eta Roberto González Zalacaíni, datu-basea hasierako faseetan testatzeagatik.

José Ángel Lema Pueyo paleografo eta diplomatista handiari, in memoriam, HILAMEko talde osoari eman zion babesarengatik.

José Antonio Munita Loinaz irakasleari; 2020an erretiratu zen arren, arrastoa jarraitzen dio HILAMEri, bereziki «Gasteizko udal-aktei», proiektua aberasten jarraitzeko erabiltzen baititugu oraindik.

Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari, bere irudietako batzuk erabiltzeko aukera emateagatik.

Sancho el Sabio Fundazioari, emandako aholkularitzarengatik eta euskarri bibliografikoarengatik.

Eusko Ikaskuntzari, bere Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bilduma bikaina informatikoki tratatzeko emandako erraztasunengatik.