×
HILAME. Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosoprografia bat.

Zenbakitan


HILAME orri bakar batean. (En castellano).

«HILAME ZENBAKITAN»

[2023ko uztailean EGUNERATUA]

HUMANITATE DIGITALETAKO IKERKETA-PROIEKTU BAT DA HILAME, ARSENIO DACOSTAK (USAL), AGURTZANE PAZ MOROK (NUP) ETA JOSÉ RAMÓN DÍAZ DE DURANAK (EHU) ZUZENDUA
: «Violencia y transformaciones sociales en el nordeste de la Corona de Castilla (1200-1525)», Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua (erref.: PID2021-124356NB-I00) eta «Gizarteak, prozesuak, kulturak (VIII.-XVIII. mendeak)» ikertaldea, Eusko Jaurlaritzak finantzatua (eref.: IT1465-22).

1 ikerketa-proiektu
3 erakunde bultzatzaile
1 erakunde laguntzaile
21 kide Humanitateak, Diseinua, Informatika, Datuen irudikapen bisuala
diziplinarteko taldean
— 3 zuzendari zientzialari
— 1 zientzialari laguntzaile
— 7 ikertzaile
— 2 dokumentalista
 1 scrum manager
— 1 diseinatzaile grafiko eta web-diseinatzaile
— 1 PHP garatzaile
— 1 visual datan aditu
— + praktiketako ikasleak
———————
6 proiektu inspiratzaile
197 iturri txertatu (22 prozesatuak)
7.608 erregistro dokumentatu
83.000 testuinguru aztertu
(1237-1647) tarte kronoprozesatua
12.117 pertsona identifikatu
8.994 faktoide definitu
460 toki georreferentziatu
———————
150.000 kode-lerro propio
36 elementu grafiko propio
50 bilera birtual dokumentatu
67 hilabete lan kolaboratiboan
———————
3 artikulu 3 liburu kolektibotan
(Marcial Pons HistoriaDe GruyterSílex Ediciones)
———————
7 PLATAFORMA INTERNETEN
www.hilame.info/buscador/bdprosopografica
Datu-base prosopografiko bat eta «SMH Bypass» datu tabulatu sekurizatuen inportatzaile bat.
PHPn, neurrira, dokumentatzeko.

www.hilame.info
Webgune irekia:
— 22 atal
— 4+1 datu-base prosopografiko
— testuinguruari buruzko 5 ikus-entzunezko
— 13 lineako baliabide erreferentziatu
— 6 azterlan oso
— 
tutorial
— 150 albiste
— 1 sare sozialen agregatzaile
— 1 zerbitzariko kontrol-panel
— 1zerbitzariaren erabilerari buruzko Analytics tresna

vinculosyredes.hilame.info
Soziograma dinamikoaren Gephi prototipoa

Twitter @hilame_info
— 1.033 txio
— 781 jarraitu
— 814 jarraitzaile

YouTube HILAME
— 3 bideoelkarrizketa
— 8 txosten grabatu
— 2 prestakuntza-saio
— 3 laburpen bisual
— 3.953 ikustaldi

HILAME Academia.edu-n
— 19 egilekide
— 54 jarraitzaile
— 56 jarraitu
— 815 ikustaldi
— 16 sarrera

«HILAME HABLA» iVooxen
(2021/06/26an sortua)
— 3 podcast

DISEINUAREN INGURUKO NAZIOARTEKO EKITALDIAK
Hautatua CLAP 2017n
Finalista BID18ko Ikerketan eta diseinuan
«From Spain With Design» erakusketa, 2022

PROIEKTUEN KULTURAN BERRITZEA
HILAME (Hidalgos, Labradoras, Mercaderes-en akronimoa) humanitate digitalen inguruko proiektu bat da, Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosoprografia bat eraikitzeko sortua.
Alde batetik, bilatzen du historiagilearen eta ikerketa-subjektuen arteko loturaren kategorizazioaren inguruan gogoeta egitea eta sakontzea “iturri dokumentalak” prozesatuz.
Bestetik, zientzia irekiko proiektu berritzaile bat garatzen lagundu nahi du modu estrategiko eta taktikoan. Historiagile, antropologo, diseinatzaile eta programatzaileak ari dira HILAME garatzen, erabiltzailearengan zentratutako diziplinarteko proiektu-metodologia bat erabiliz, zeina denbora errealean informatzen baita garapen osoan. Ikerketa eta garapeneko lan horizontala bultzatu du HILAMEk. Horretarako,design thinkinga aplikatu du eta gizarteari irekitako ekoinformatika-proiektu bat sortu du lankidetzan; Creative Commons lizentziarekin partekatu da eta zenbait sare sozialetan eman da haren berri.
Beste proiektu zientifiko batzuekin bat egin eta guztien datu-baseak interoperabilitatez erabili ahal izateko asmoari dagokionez, Cristina Jular Pérez-Alfarok (CSIC) zuzendutako Scripta manent proiektuaren bidez (I+G+Bko Plan Nazionaleko proiektua) gauzatu da. Nobleziaren Artxibo Historikoko diploma argitaragabe batzuetako informazioa ematen du eta datuak iraultzeko prozedura berriak probatzeko aukera eman digu.
Laburbilduz, duela 500 urte baino gehiago bizi izan ziren Erdi Aroko gizon eta emakume horiek gaur egungo internautekin konektatu nahi ditu HILAME ekimenak. Ez da erronka makala.

Gure infografia eguneratua, esteka aktibo eta guzti
«HILAME zenbakitan: 2023ko uztailaren 31»