×
HILAME. Erdi Aroan bizi izan ziren pertsonen prosoprografia bat.

Testuinguruak

Lantzen dugun testuinguru historikoa modu didaktiko eta atseginean aurkezten duten ikus-entzunezkoen hautaketa bat.

Horietako material batzuk gureak dira, eta doan bistaratu daitezkeen hirugarrenen material batzuk ere aipatzen ditugu. Baliagarriak izan daitezke adin eta profil desberdinetako erabiltzaileentzat. Gure YouTubeko kanalean, grabazio gehiago aurkituko dituzu, zenbait gai eta ikuspegitakoak.

Alberto Santanak (Una historia de Vasconia dokumental-sailaren zuzendaria) José Ramón Díaz de Durana eta Jon Andoni Fernández de Larrea elkarrizketatu zituen, «Otoño de Sangre» atalerako; bando-borrokei buruzkoa da atal hori. Signo Digital etxeak ekoitzi zuen dokumental-saila 2015ean eta 2016an, eta EITBn (Euskal Irrati Telebista) eman zen. Alberto Santanak eskainia.

Ikusi hemen EITBren Una historia de Vasconia dokumental-sailaren bideo guztiak

Agurtzane Paz Moro ikertzaile Erdi Aroan adituak amaitu zituen «Ser mujer en la Edad Media. Sexo, género y poder» jardunaldiak, «Las mujeres de la nobleza alavesa bajomedieval: señoras, promotoras y mediadoras» hitzaldiarekin.

Ikusi hemen aurkezpena eta jardunaldiko lau hitzaldiak.